XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orretarako baiña, txakur egokiaz artu-emonetan astea bearrezkoa da, ta ni nozu zeuk bear dozuna....

Siñisgogor begiratu neban, baiña izan be, txakurra gero ta atsegiñago iruditzen yatan, eta nik azaltzen ezin nengikean benetasuna, aren begietan agiri zan.

Eta olan ezpaitsu nengoala,
- Begira esan eustan barriro, zer galtzen dozu, neure gora-beerak entzuteaz?.

Jakingarriak ba-deritxazuz argitaratu, ta ezezkoan aztu ta kito.

Txakur arek iñostana, zentzunez betea zan, eta arazoari ekin ondoren, auxe esan neutsan:
- Tira ba... Gerturik nozu edesti ori entzuteko, baiña asi baiño len esan bear dautsut, zure gora-beerak oso gain-gaiñekoak izan bear dirala, osterantzean ez dodaz argitara emongo.

- Baiña ez al-dakizu, Pinto Andia'ren, Mungialde'ko arritasunaren semea nazala?.

Au entzutean zur eta lur geratu nintzan.

Nok ez abazan Pinto Andia'ren ekintzak ezagutzen?.

Izan be, inguru areitan Pinto Andia'ren ekintzak bala-bala egozan.

Aurrean neban txakurra, bere aitaren jasekoa ba'zan, ez litzake makala izango.

Alako baten,
- Bai txakurrak jarraitu eban, neure aita Pinto Andia izan zan, eta ni Galdu nozu.

Nire gora-beerak jakinda, baten batek esango ba'leu:
- Begira: or doa Galdu, Pinto Andia'ren semea.

Izan be, aitaren itxurakoa izanez gaiñera, bere jasekoa da....

Auxe izango litzake benetan, artu nengiken saririk andiena....

Galdu'k bere arbasoganako gomutapen maitea ausnartzen ebala, antza, isildu zan.

Gero, auxe esan eustan:
- Baiña nire bizitzaren gora-beerak baldintza bataz jakiñerazoko dautsudaz: bizkaieraz argitara emotekotan....

Barriro isildu zan, urrutira begiratzen ebala.

Gero, ariari ostera ekiten eutsala,
- Bai adiskide esan eustan, nik bizkaiera muiñetaraiño sartuta daukat, eta nire bizitza aiña maite dot.